Edukira joan

Karla Avelar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karla Avelar

(2022)
Bizitza
JaiotzaEl Salvador1978ko urtarrilaren 7a (46 urte)
Herrialdea El Salvador
BizilekuaGeneva
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea

Karla Avelar (El Salvador, 1978ko urtarrilaren 7a) pertsona transgeneroen aldeko salvadortar ekintzailea da. COMCAVIS TRANS elkarteko zuzendari exekutiboa izan zen.

Bizitzan zehar herio-mehatxu ugari jaso ditu eta gainera hainbat alditan erailtzen saiatu dira. Lehenengo hilketa saiakera 1992an izan zen, nerabea baino ez zela, baina erasotzailea armagabetzeko gai izan zen.[1]

2008an pertsona transgeneroak laguntzeko COMCAVIS TRANS laguntza-elkartea sortu zuen.[2]

2013an Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrean LGBTI komunitatearen aurkako gorroto krimenak salatu zituen lehenengo emakume transexuala izan zen.

2017an Martin Ennals sarian finalista izan zen. Sarirako finalista zela jakin zenean, Mara Salvatrucha krimen-erakundeak bere ama bahitu zuen eta hautagaitzatik jasotako dirua eskatu zion.

Jasandako jazarpena dela eta, asiloa eskatu behar izan du beste herrialdetan; Irlandan lehenbizi[3] eta Suitzan ondoren.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Grillo, Ioan. (2016-12-02). «Salvadoran transgender activist takes stand against violence» UNHCR (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  2. (Ingelesez) Nunez, Alanna. (2015-02-10). «How One Trans Sex Worker Is Hoping to Make Life Safer in El Salvador» Cosmopolitan (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  3. (Gaztelaniaz) Abarca, Blanca. (2017-10-20). «Otorgan refugio en Irlanda a Karla Avelar, activista salvadoreña de comunidad LGTBI» La Prensa Gráfica (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).
  4. (Gaztelaniaz) «"Llegar a otro país es solo inicio del calvario", dice Karla Avelar, refugiada trans salvadoreña» La Prensa Gráfica 2019-07-05 (Noiz kontsultatua: 2020-11-24).